Eskubaloiko neska jubenilen selekzioek txapelketa jokatuko dute Ermuan

26.04.19
Kirolak

Ermuak eta M.A. Blanco udal kiroldegiak neska jubenilen Lurralde Selekzioen arteko VI. Txapelketa hartuko dute datorren astean. Txapelketa maiatzaren 1eko jaiegunean –asteazkenean jokatuko da eta horretan parte hartuko duten lurraldeak Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba dira.

Txapelketa Ermuko Udalak antolatu du –Udal Kirol Erakundearen bitartez- , Bizkaiko Eskubaloi Federazioarekin bat eta Alberto Vivarren laguntzarekin. Txapelketa hau zortzigarren urtez jarraian jokatuko da, segidako seigarrena izanik gure herria antolatzaile eta kiroldegia egoitza dela. Ermuan neska jubenilen arteko partidak jokatuko dira. Jarduerak hainbat enpresa eta denden babesa eta laguntza du: Betiona okindegia, El Corte Inglés, Eroski City, Mari Asun loradenda, Lauso, Korrusko eta Krabi ileapaindegi-estetikarena.

Asteazkeneko partida bakoitza 50 minutu iraungo ditu, bi zatitan banatuta. Gure herrian txapelketari goizeko bederatzi eta erdietan emango zaio hasiera eta arratsaldeko ordu bata eta erdietan amaiera, sariak banatzeko ekitaldiarekin. Lurralde selekzioa ordezten duten jubenilak nor baino nor arituko. Partida guztiak, goizean jokatuko dira.

Jarraian aurtengo kartela uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere