Hasi dira Zubiaurren ur edangarriaren sareko hodi nagusiaren zati bat berritzeko lanak

06.08.19
Abisuak eta matxurak

Urbycolan, S.Mak ur edangarriko sarearen zati bat berritzen ari da Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren enkarguz aurreko astetik. Sareko hodi nagusia eta etxebizitza eraikin bakoitzera sartu aurreko zatiak aldatuko ditu, Zubiaurre kaleko 26etik 36era bitarteko zatian. Lana egiteko bi hilabete izango dituenez, irailaren bukaeran bukatua izango duela espero da.

Berritu eta ordeztu beharreko hodia, orokor edo nagusia da eta horrekin batera kaleko etxebizitzetara doan hodi tarte meheagoa, zeinak jabe Erkidegoarekin bat egiten duen lekura artean, hortik barrurakoa jabeei baitagokie. Ur Kontsortzioak oharra jarri du ukituriko eraikinetan eta horretan adierazten zaie bizilagunei eraikin barrura doan hodi zati pribatuaren egoera baloratzeko, aldatu edo berritu behar dela uste duten kasuetan sarea irekita izango dela aprobetxa ditzaten, gerora espaloia berriz apurtu eta ireki beharrik ez izateko.

Zubiaurre altuko zonalde horretan ur edangarriko sarearen hodi nagusia aparkalekuetatik sartuko denez, ezin izango da bertan aparkatu. Lan eremua seinaleztaturik dago, lubakia egin da eta afekzioen artean apatu behar Bizkaibuseko 3909 geltokia gorago jarri izan dela, bertan obrako etxolak jarri izan direlako. Autobusei leku egiteko, lur gainean izan diren edukiontziak ere aurrerago jarri dira.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea