Berdintasunaren aldeko martxa morea

09.03.20
Berdintasuna

Ehunka pertsonak parte hartu dute igande honetan, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Ermuakrosaren lehen edizioan. Gure udalerriko kaleak morez jantzi ditu Emakumeen Aldeko Martxak.

Ibilbidearen 3.400 metroetan zehar, herriko hamar elkarte eta taldetako emakumezko ordezkariak lekuko sinbolikoa pasatzen joan dira, zinta morez apaindutako zurezko tailua, gizartearen aurrean ikusgai jartzeko eta protagonista izateko.

Kirol-, gizarte- eta aldarrikapen-ekitaldi honi adin guztietako emakume, gizon eta haurrek erakutsi diote euren babesa, guztiok batera berdintasunaren alde borrokatzeko.

Ibilaldia amaitzean, parte hartu duten pertsona guztiek oihal arrosazko motxila bana jaso dute, ur botila, sagarra eta txokolatezko barratxoekin, energia berreskuratzeko. Izan ere, Orbe Kardinalaren plazara iritsi ondoren, Ermuko Extremadurako Zentroko emakumeek Fit Gipsy Dance dantzekin alaitu dute goiza; diziplina horrek fitnessa eta flamenko terapeutikoa uztartzen ditu, eta dozenaka pertsona saiatu dira euren dantza-pausoak eta koreografiak jarraitzen plazako pilotalekuan.

Ermuakrosan bildutako dirua ikastetxeetako guraso-elkarteetara bideratuko da, ikasleak berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko jarduerak egin ahal izateko.

Jarraian jardueraren irudi galeria eta bideoa uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako