Udaltzainek eta Ertzainek omenaldi bateratua egin diete osasun arlokoak langileei Mendaron eta Eibarren
Ermuko, Elgoibarko, Eibarko udaltzainek eta Debabarreneko ertzainekin batera, Osakidetzaren Mendaroko eta Eibarko ospitaleetan Covid-19 edo koronabirusaren aurkako borrokan lehen lerroan dauden osasun-arloko profesional guztiak omentzeko eta aitortzeko ekitaldi batean parte hartu zuten larunbat honetan.
Agenteak larunbat iluntzean joan ziren bi osasun-zentro horietara; argiak piztuta zituzten ibilgailuak lerroan jarri zituzten, eta txalotu egin zituzten une horretan gure eskualdeko erreferentziazko bi zentroetan lanean zeuden medikuak, erizainak, laguntzaileak eta gainerako osasun-langileak. Omenduek keinua itzuli zuten eta talde biek elkarri txalotu zioten.
Keinu hori errepikatzen ari da estatu osoko herrietan zehar, balkoietan eta leihoetan, arratsaldero, 20:00etan, alarma-egoera deklaratu denetik, baina birusa geldiarazteko eta ukitutakoak sendatzeko dena ematen ari diren pertsonek hurbilago eta errealago senti zezaten omenaldia in situ egin nahi izan zuten. Ekitaldi hunkigarria!
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz