Euri jasa bortitzek gorabeherak eragin dituzte eta Aldapako ezpondaren zati bat beheratu

10.05.20
Hiritarren Segurtasuna

Bart arratsaldeko eta gau-goizaleko ekaitzek eta euri-jasek hainbat istilu eragin dituzte Ermuko hainbat tokitan, kalte pertsonalik eragin gabe, baina bai materialak –oraindik zenbatu ez direnak-, Udaltzaingoak ezagutzera eman duenez. Aipagarriena igande goizean, goizeko 7:00ak aldera, Aldapa kalean izandako lur-jausi bat izan da: lurra, harriak eta zuhaitzak beheratu dituena. Ezpondaren zati bat askatu egin da azken orduetan ur asko jaso ostean, eta maldan behera joan da espaloiraino, baterian aparkatutako ibilgailuen ingurura.

Udaltzainek baliza eta zinta bidez seinaleztatu dute ingurua, eta gertuen aparkatutako autoen jabeekin harremanetan jarri dira, segurtasunagatik ken zitzaten. Halaber, prezipitazioengatik gainezka egin du Berano-rrrekaldeko erreka, ur-kantitate izugarria zegoen igerileku naturaleko horma gainetik pasatzen zena. Ur-errekastoak Aldapa eta Ongaraitik ikus zitezkeen; metatutako emaria xurgatzeko gaitasunik ez zutelarik hustubideak; uraren presioa indartsuagatik estolda-estalkiak dardarka eta bere lekutik atera dira; eta ura pilatu den hainbat tokitan putzuak izan dira Kaltxangon bertan eta BI-3344 errepidearen beste hainbat puntutan.

Azpian argazki-galeria bat eta gertaerarik aipagarrienaren bideo labur bat utzi dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz