Larunbat honetan, Ermuan Bagara!

05.06.20
Euskara

Ermuan Bagara ekimenaren hirugarren edizioa gain gainean dugu, larunbat honetan, ekainaren 6an izango baita. Euskararen hedapena bultzatzea du helburu jardunaldiak, nahiz eta aurten beste modu batekoa izango den. Ermuko Euskaltzaleen Sareak bi urtetik behin antolatzen duen jardunaldiak jarduera jendetsuak izan ohi ditu, baina oraingoan, osasun larrialdia dela eta, sare sozialak izango ditu elkargune.

Horrela, kaleak euskaraz bete ordez, Ermuan Bagarak sare sozialetara salto egingo du bideoen bidez. Antolatzaileek ekimenarekin bat egin nahi duten guztiei bideoak sare sozialen bidez (Facebook, Instagram, Youtube) bidaltzeko deia egiten diete, Ermuan Bagara kamisetarekin edo ekimenari erreferentzia eginez, bakarrik, familian, lagunekin, taldean, berdin dio norekin! Biltzen den material guztiarekin Ermuko Euskaltzaleen Sareak ekimen honen bideo bat sortuko du.

Ermuan Bagararen kamisetarik ez dutenentzat, antolatzaileek bideo tutorial praktiko hau sortu dute.

Bestalde, herritarrak ohiko harremanetan euskara erabiltzera bultzatu nahi dira; era berean, erosketak egitera, umeekin paseatzera, mendira edo zerbait hartzera joateko Ermuan Bagara kamiseta jaztea eskatzen da larunbaterako.

Ekimenari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, jo ezazu Ermuan Bagararen Facebookeko orrialdera.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren