Ehun-karpa batekin estaliko da Errotabarriko parkea abuztutik aurrera

07.07.20
Hirigintza

Errotabarri plazako haur jolasak itxi egingo dira datorren astelehenean, uztailaren 13an, ehunezko estalkia eraikitzeko lanei hasiera emateko; horri esker, egun euritsuetan ere erabili ahal izango da jolas-gune hori.

Construcciones Ubarri enpresak astelehenean ekingo dio obra zibilari, eta Arquitectura Textil S.L. enpresak hilaren amaieran muntatuko du egitura, logistika koordinatu eta gainbegiratu ondoren.

Plazaren azpian dagoen aparkalekuaren gainean zapata aurrefabrikatuak jarriko dira zoladuraren gainean, hori aldatu gabe, forjatuari eta garaje-plazen iragazgaizteari ez eragiteko. Elementu horiek jarri ondoren, 260 metro karratuko karpa aurrefabrikatua ekarriko da eta haurrentzako jolasgunean muntatuko da. Azpiegitura San Pelaio plazan dagoenaren antzekoa izango da.

Estalkia abuztuaren erdialderako prest egotea espero da. Ordura arte, ezin izango dira instalazioak erabili.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko