Hasi da Errotabarriko parkea estaltzeko obra

22.07.20
Hirigintza

Errotabarri plazako haur jolasek estaldura estreinatuko dute datozen asteetan. Construcciones Ubarri enpresa dagoeneko hasi da obra zibila egiten, eta zapata aurrefabrikatuak jartzen ari da zoladuraren gainean, hori aldatu gabe, forjatuari eta garaje-plazen iragazgaizteari ez eragiteko.

Elementu horien gainean, Arquitectura Textil S.L. enpresak 260 metro koadroko ehun-karpa prefabrikatu bat jarriko du haur-jolasak dauden eremuaren gainean. Horrela, egun euritsuetan ere erabili ahal izango da parkea. Azpiegitura San Pelaio plazan dagoenaren antzekoa izango da.

Estalketa abuztuaren erdialderako prest egotea espero da. Ordura arte, ezin izango dira instalazioak erabili.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko