74 kirol ikastaro irailari gogotsu ekiteko

28.07.20
Kirolak

Miguel Angel Blanco udal kiroldegiak irailetik aurrera burutuko diren helduentzako kirol ikastaroen eskaintza berria prestatu du.

74 kirol ikastarok osatutako programazioa da; horietatik 68 premium jarduerak dira, eta irailaren 1ean hasiko dira. Eskaintza honek jarraipena emango die martxoan bertan behera geratu ziren kirol ekimen guztiei, haurrei zuzendutakoak izan ezik, horiek urrian hasiko baitira.

Ezohiko osasun-egoera dela eta, ordutegiak eta ikastaroak emateko gelak egokitu eta aldatu dira, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen segurtasun- eta prebentzio-protokolo guztiak betetzen direla bermatzeko.

Kiroldegiko langileek lan handia egin dute eskaintza zabal hori osatzeko, eta herritarren gustukoa izatea espero dute.

Jardueren altak eta bajak

Eskainitako edozein jardueratan interesa duten pertsonek dagoeneko izapidetu dezakete alta. Bestalde, martxoaren 13ra arte eskainitako jarduera bakoitzean alta emanda dauden kirolari guztiek izena emanda jarraitzen dute ikastaroetan, eta plaza bermatuta dute, salbu eta azken asteetan baja izapidetu badute.

Jarduerarekin jarraitu nahi ez bada, aurrez aurre izapidetu behar da baja Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko harrera-mahaian, irailaren 10a baino lehen.

Uda honetaz goza dezazuela, ondo zaindu zaiteztela, zuen komunitatea babes dezazuela opa dizuegu, eta irailetik aurrera elkar ikusi ahal izatea espero dugu, hainbeste gozatzen dugun kirol-jarduera eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere