Abian dira herriko seinale horizontalak berritzeko pintura-lanak
Iturria Industrial, S.M. enpresak seinaleztapen horizontaleko lanak hasi zituen atzo gure herriko hainbat kaletan, hiriguneko segurtasuna hobetzeko urteko planaren barruan. Bide-marrek eraginkortasuna galtzen dute eta hondatu egiten dira klimatologiaren, ibilgailuen igarobidearen eta errodaduraren eraginez, bai eta denborak aurrera egin ahala ere. Hori dela eta, Herritarren Segurtasunaren arloak urtero aztertzen ditu azpimarratu beharreko puntuak. Atzo hasi ziren lan horiek, eta 7.000 euro pasatxoko kostua izango dute, BEZa barne.
Lan talde batek Diputazio kaleko zebrabideak margotu zituen atzo (2, 5, 7, 10 eta 15 zenbakien parean). Udalerriko 13 pasabidetan gauza bera egitea aurreikusten da (Ursolo, Ongarai, Patakonia eta Zubiaurre zeharbideak, San Pelaio, Abeletxe eta Garbigunean). Era berean, hiru STOP marka aurreko bandak –non gelditu adierazten duena- nabarmenduko dira. Baita erreia bereizteko bi ardatz nagusi ere, beste horrenbeste eremutan.
Lanak eguraldi ona eta euri-prezipitaziorik eza iragartzen dituzten hainbat egunetarako iragarpenaren aurrean programatu dira, baita udan ere, ibilgailuen trafikoan eragin txikiagoa eragiten baitu.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz