Denboraldi honetako euskarazko piropo onenak ezagutu nahi?

04.09.20
Euskara

Martxoan irekitako piropo lehiaketan Covid-19ak eragindako etenaldiaren ondoren, azkenean baditugu irabazleak: “...Zimurtutako izaretan bizi dezagun bukatuko ez den ametsik luzeena”  izan da Ermuko XIII. piropo lehiaketako irabazlea kategoria nagusian. Miren Idoia Loiarte Pasai Donibaneko bizilagunak sortutako piropoa gailendu da Ermuko Udaleko Euskara Sailak antolatutako lehiaketan, eta horri esker, Donostiako La Perla talasoterapia zentroan bi lagunentzako zirkuitua, masajea eta menua eskuratu ditu egileak. 2013an ere eskuratu zuen lehen saria Loiartek.

Gaztetxoen kategorian, June Aranberria ermuarraren “Abesti bat izango bazina, temazo bat izango zinake“ losintxa gailendu da, eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko (EMOE) establezimenduetan erabiltzeko 100 euroko erosketa txekea lortu du.

Azkenik, umeen kategorian, Luken Blanco ermuarra izan da garailea, “Zu bazina sagarra eta ni banintz harra, jango nuke baita zuztarra” lanarekin, eta herriko dendetan trukatzeko 50 euroko erosketa txekea jasoko du.

EMOEko eta Udaleko hainbat ordezkarik osatu dute epaimahaia, eta aurkeztutako lanen originaltasuna goraipatu dute.

Ehun piropo baino gehiago aurkeztu dira lehiaketan, eta haien artean honakoak izan dira azken fasera sailkatu direnak:

  • Hostoek dantza egiten duten moduan, dabiltza sentimenduak nire barnean
  • Zu itsasoa bazina, ni olatua izango nintzateke. Betirako biok elkarrekin jolasteko
  • Zure irribarreak, nire bihotz taupadak
  • Ez naiz oso ausarta, baina zuregatik gudara joango nintzateke.
  • Zurekin egotearren euskara berrikasiko nuke!
  • Nire bizitza kolorez betetzen duen pinpilinpauxa panpoxa zara!
  • Zure laztan goxoen bitaminak kentzen dizkit buruko minak
  • Ilunabarreko eguzki izpien antzera, zure ezti ezpainek sorgintzen naute ni.
  • Kalimotxoetako izotzak bezala urtzen naiz zu ikustean
  • Nire eguzki-lore ederra, bihotzetik sartu eta irteten ez dena.
  • Ni planeta eta zu eguzkia, bion artean osatzen dugu galaxia
  • Mapa bat daukazu? Zure begietan galdu egin naiz eta
  • Zu tigrea eta ni lehoia, munduak pentsatu ez arren, bikote ederra
  • Ez dakit nondik hartu zenuen txikitan esnea, baina zu zara nire txokolate gustukoena
  • Nire burua maitatzen hasi naiz libre izaten.
  • Txikia edo handia, zu beti zara nire maitia
  • Ni enborra, zu hostoak. Biok batera zuhaitz sendo eta ederra

Lehiaketari buruzko informazio gehiago Euskara Sailaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren