BI-3302 errepideak bizikletaz ibiltzeko aukeraren seinale horizontalak ditu

21.09.20
Hirigintza

Udal hirigintza arloak Ermua eta ondoko Mallabia lotzen dituen BI-3302 errepideko seinaleak eta bide-marrak indartu ditu azken astean, bizikletak ere bidean dabiltzala erakusteko eta gogoan hartzeko eta, horrela, txirrindulari eta bi gurpilen erabiltzaileentzako segurtasun handiagoa lortzeko. Lan hori azken ostiralean egin zen, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, zeinak honako hau izan du 2020ko leloa: emisiorik gabeko mugikortasunaren alde, 2050erako klimaren aldetik neutroa izango den kontinente bat lortzeko asmo handiko helburuaren alde. Aurtengo lemak emisiorik gabeko garraioaren irisgarritasunaren garrantzia azpimarratzen zuen.

Zearkale kaletik Urtiako industrialdera igotzen den bide hori bide-marra edo seinale espezifikoekin indartu da, tarte partekatua dela eta gero eta zikloturista gehiago daudela adierazteko. Deskribatutako espazio horretan 22 seinale horizontal margotu dira bidean. Lana ''Ceprenor'' enpresak egin du eta kostua 5.057,80 €urokoa izan da.

Ermuan ahalegina egiten ari gara bizikleta-sarea gure hiri-bideetan ikusarazteko eta bizikletaren erabiltzaileekin partekatutako erabilera mistoaren inguruan kontzientziatzeko beharra nabarmentzeko. Horretarako, errepideko erabiltzaileok elkar errespetatu egin behar dugu eta gure gidaritza eta abiadura bidearen baldintzetara egokitu behar ditugu, orduko 30 eta 20 kilometroko abiadura mugatuta geratu dena.

Honekin batera, lasterbidez plano bat uzten dizuegu -pdf formatean-, gure udalerrian aurreikusitako bideetako proiektuaren eta bizikleta-sarearen xehetasunak jasotzen dituena.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko