Irune Basagoiti ermuarra, Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako garaile
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatu da larunbat honetan Arrigorriagan, beharrezko segurtasun neurriak beteta, eta Irune Basagoiti ermuarra izan da garailea.
Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak lankidetzan antolatu dute txapelketa, eta 27 parte-hartzaile izan ditu fase ezberdinetan. Guztira lau kanporaketa jokatu dira, eta gazteak zortziko handian eta txikian aritu dira, eta bakarkako gaiari erantzun behar izan diote.
Ariketa horiek egin ostean, Leire Vargas eta Irune Basagoiti izan dira buruz-burukora sailkatu diren bertsolari biak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan diote atal honetan, eta Basagoitik batu ditu puntu gehien. Hori horrela, ermuarrak 2020ko Bizkaiko Eskolarteko txapela lortu du. Txapela Karlos Molinuevok, Arrigorriagako bertso eskolako sortzaileak, ipini dio txapeldunari.
Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak azaroaren 14an Abadiñon jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren