2020ko San Martin Azoka, bertan behera

23.10.20
Euskara

Euskal Birusa elkarteak jakinarazi du bertan behera utziko dela San Martin azokaren XXXI. edizioa, datorren azaroaren 14rako aurreikusita zegoena.

Azken 30 urteetan azoka antolatzen aritu ostean, elkarteak adierazi du “zalantzarik gabe, pertsonen osasuna” dela euren lehentasuna, eta egun horretan ezingo luketela jende-pilaketak ekidin eta herritarrentzat segurtasun neurriak bermatu. Hori horrela, eta osasun agintarien gomendioei jarraiki, aurten ez da San Martin azoka ospatuko Ermuan.

Aurten ezinezkoa izango bada ere, Euskal Birusak lanean jarraitzeko asmoa agertu du, “2021ean parte-hartzaile guztien lanak tartea izan dezan azokan, eta euskaran murgildutako jai herrikoi honek bere distira mantendu dezan Ermuko biztanle eta bisitari guztien gozamenerako”.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren