Plazako frontoia prest dago berregokitze lanen ondoren
Herriko Orbe Kardinalaren plazan dugun frontoi ireki eta librea berregokitzeko lanak duela gutxi amaitu dira. Abadiñoko Construcciones Lasuen, S.A. enpresak aire zabaleko frontoi hori birgaitzeko eta hobetzeko lanak egin ditu 23.942 €uroren truke, gehi BEZa. Kantxako zorua aldatu eta bi hormak –frontisa eta ezkerraldekoa– konpondu dira. Eta, azkenean, erabat margotu dira markak, zenbakiak eta kantxaren lurreko lerroak.
Konpontze lana abuztuan hasi zen, eta berritzea lau astetan amaitzea aurreikusten bazen ere, atzeratu egin da, lurzoruaren exekuzioan izandako arazo tekniko baten ondorioz. Obra egin duen enpresak pilotalekuko zoriari malda egin dio, euri ura kanporatzeko eta putzurik ez sortzeko, azkenean instalaziorako gehiegizkoa izan zen dena, frontisaren xaflaren mutur batetik bestera 15 zentimetrora arteko aldea eragiten baitzuen. Egoera horretaz jabetu ondoren, enpresak bere kargu hasierako zolata altxatu eta beste zoladura bat egin du, inklinazio gutxiagorekin. Atal hori konpondu ondoren, frontoia berritzeko lanak amaitu berri dire eta erabiltzeko baldintza ezin hobeetan geratu da.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko