Aurtengo Gabonetako argiztapenak 200 apaingarri baino gehiago izango ditu Ermuan

11.11.20
Abisuak eta matxurak

Urte arraroa izan arren, eguraldiak aurrera jarraitzen du eta hilabete eskas falta da Gabonetarako. Nahiz eta aurten ospakizuna baldintzatuta eta elkarrekin bizi diren pertsonen familiartera mugatuta egongo den, urte amaierako ilusioari eta espirituari eusteak lagungarri izan daiteke egoerari aurre egiteko. Ermuko kaleak jada apaintzen ari dira egun berezi horietarako.

Udalerriak 200 elementu apaingarri baino gehiago izango ditu 2020ko urtean. Lehiaketa publikoa Ximénez Catalunya enpresak egin du, eta bertako langileak hasi dira dagoeneko gure kaleetan apaingarriak jartzen. Gabonetako argiteriaren aurrekontua, guztira, 59.991,80 eurokoa da, BEZa barne.

Argi apaingarriak abenduaren 3an, ostegunean, piztu eta urtarrilaren 7an erretiratuko dira

Ximénez Catalunya enpresakoek jada izarrak, estalaktitak, Olentzeroak, elur-malutak, arkuak eta argi-bolak dituzten koadroak jartzen hasita daude udaletxearen aurreko eta atzeko fatxadan, San Pelaio kioskoan, Kaltxango inguruan, Valdespina, Goiko, La Forja eta Orbe Kardinalare plaza eta parkean, Bizkaia eta Gipuzkoa etorbideetan, Baldespina Markesaren kalean. Baita Santa Ana, Abeletxe, Ongarai, Sakona, Zerukoa, Errebalburu, Okin Zuri eta Sallabenten ere.

Udalak Gabonetako argiak piztuko ditu abenduaren 3an, osteguna. Egun horretatik hasiuta eta urtarrilaren 7ra arte egunero piztuko dira apaingarriak. Azken egunaren ondoren erretiratzen eta jasotzen hasiko diralarik.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea