Ermuak dozena bat paperontzi jarri ditu hondakinen birziklapena errazteko

30.11.20
Abisuak eta matxurak

Ermuak 12 paperontzi berri jarri ditu hondakinak modu selektiboan bota ahal izateko eta, horrela, birziklatze-prozesua errazteko. Lurrera lotutako paperontzi bertikalak dira, eta lautan banatuta daude koloreengatik bereiztita: papera (urdina), ontzi txikiak (horia), errefusa edo hondarra (grisa) eta hondakin organikoak (marroia). Zakarrontziak hiriguneko gune estrategikoetan eta erdigunean jarri dira. Zehazki, honako leku hauek ditu: Zubiaurre kalea, Erdikokale kalea, Orbe plaza, Santiago plaza eta martxoaren 8ko plaza, Karabixa kalea, Goienkale kalea eta Bizkaia etorbidea, bi ertzak lotzen dituen zebra-pasabidea eta Bizkaibuseko kioskora daramana.

Jarduera hori Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan egin da, azaroso azken astean zehar, azaroaren 21etik 27ra bitarteko egunetan. Ekimenak 10.222 euroko kostua izan du, eta birziklatze selektiboa areagotzeko helburua du, horren bidez ''Osoko Bilkura txikia'' ren azken edizioan ikasleek egindako proposamen eta eskaerei erantzun nahi izan dielarik.

Eskola ikasleen proposamenak paperontzi horiek herriko ikastetxeetan jartzea eskatzen zuen, baina, hasiera batean, erdigunean eta gune estrategikoetan jartzea erabaki da, esperientzia pilotu gisa; izan ere, udalerriko goiko aldeetan biltzea zailagoa da, Udaleko Zerbitzu Saileko teknikari batek batzordean azaldu duenez. Herritarrei dei egin zaie paperontzi selektiboak erabil ditzaten.

Ermuak estrainekoz parte hartu du hondakinen prebentziorako Europako Astean, bai kaleetan eta baita ikastetxeetan ere. Europako Astearen helburua herritarren artean sentsibilizazioa areagotzea da, hiri-hondakinen kudeaketa iraunkorraren beharraz konbentzitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea