Ermua Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu; gure hizkuntzaren eguna, egunez egun, urtez urte eta mendez mende, bihotzetik bihotzera eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika iritsi zaiguna.
Ermuko Udalbatzak Erakunde Adierazpena onartu du euskarari erabateko babesa emateko. Euskara aurrerabidean jarriz eta gizartea euskaraz biziberritzea helburu duena. Era berean, ez du ahazten pandemiak sortutako ondorioak eta honetan Euskaraldiak eskaini digun zailtasunak aukera bilakatzeko abagunea, krisia aukera bihurtzeko lanabesa.
Aurtengo Euskaraldiari buruz ere mintzatzen da adierazpena. Covid-19aren pandemiak eta bere ondorioek edizioa baldintzatu duten arren, herriko elkarte eta pertsona ugari izan dira ekimenean parte hartu izan dutenak, euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin erabiltzeko asmoa berretsiz.
‘Ermuan Bagara’ euskaltzaleen sareak ‘Euskaraldia’ri amanera emango bihar plazan
Herriko ikastetxeek hainbat ekitaldi egingo dituzte gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Osasun agintarien gomendioei eta jende pilaketa saihesteko zuhurtzia handienaren irizpidea aintzat hartuz, udal euskara sailak programatu ohi dituen jarduerak hurrengo urterako utzi ditu.
‘Ermuan Bagara’ euskaltzaleen sareak, Euskaraldia amaitzen dela-eta, herriko plazan ekitaldia egingo da arratsaldeko 7etan. Herriko plazan edizio amaierakoko adierazpena irakurriko da eta, segurtasun neurri guztiak mantenduz, talde argazki herrikoia hartuko hurbiltzen diren guztiekin batera. Ekitaldiaren hari eta dinamizatzaile lanetan, Bizkaiko eskola arteko aurtengo txapelduna den Irune Basagoiti izango dugu. Irunek betsoa kantatuko du.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren