Udaltzaingoak 13 zehapen-proposamen aurkeztu zituen arauak ez betetzeagatik azken asteburuan

03.12.20
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzaingoak hamahiru (13) proposamen helarazi dizkio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, udalerriko beste horrenbeste pertsona zigortzeko, Herritarren Segurtasunerako Legea (HZL) eta SARS-CoV-2k kutsatzea saihestu eta transmisio-katea eteteko ezarrita dauden neurriak ez betetzeagatik, Herritarren Segurtasunerako bozemaile batek ezagutzera eman duenez. Azaroaren 27ko ostiralean herriko agenteek pertsona bat atxilotu zuten kalean alkohola kontsumitzeagatik eta Covid-19ari aurre egiteko babes-neurriak betetzeari behin eta berriz uko egiteagatik. Atxilotuak Elgoibarren (Gipuzkoa) zuen helbidea, aipatu iturriak azaldu duenez.

Hona hemen zehapen-proposamen horien xehetasunak eta horiek luzatzeko arrazoiak:

  • 7 kasu bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik.
  • 2 kasu, konfinamendu perimetrala gainditu eta udalerritik mugakidea ez den beste batera joan izana justifikaziorik gabe.
  • 2 kasu, nahitaezko den maskara ez erabiltzeagatik.
  • Kasu 1 taldean jolastu izan eta utzi nahi ez izateagatik.
  • Kasu 1 establezimenduan edari alkoholdunak zerbitzatzeagatik.

Proposamen horiek, kalifikazioaren edo kontsiderazioaren arabera, 120 eta 3.000 euro bitarteko zehapen edo isuna izan dezakete.

Udaltzainek, Estatuko segurtasun-kidegoak diren aldetik, jagole lana egin behar dute herritarrok arau eta dekretuetan xedatutakoa betetzen dugula, osasun eta ongizate kolektiboaren mesedetan.

Komunitate-transmisioa saihesteko zaintzea eta babestea guztion erantzukizuna da.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz