Horra, horra gure Olentzero!
Kaleko argiak piztuta gero, Gabonak bertan ditugu. Eta urtero legez, Ermuko Udal Euskara Sailak, udal liburutegiarekin lankidetzan, Olentzerori gutuna egitasmoa martxan jarri berri du. Olentzeroa, dagoeneko, liburutegira etorri da eta bertara eraman daitezke datorren urterako ditugun desio onak. Aurten ere opari ederrak ekarriko ditu eta adibide moduan abenduaren 29ean banatuko den opari sorta.
Ekimenean parte hartzeko gutuna idatzi eta liburutegira eramatea besterik ez da egin behar, horretarako epea abenduaren 28a da, hurrengo egunean gutun guztiak adinka sailkatu eta zozketaren bidez opari guztiak emango baitira. Egitasmo honen bidez Euskara Sailaren asmoa euskaraz idaztera bultzatzeaz gain, familia artean euskarazko jolasak sustatzea da.
Lasterbidea uzten dizuegu lehiaketaren oinarri eta datu orokorrak irakurri, sarien zerrenda ezagutu eta proposatzen den eskutitz eredua ikusterik izan dezazuen.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren