Konponketa lanak arrapala mekanikoen estalkietan
Ermuko Udaleko Hiria Alorrak herriko arrapala mekaniko ezberdinetan burutzen ari diren lanen berri eman du, horien estalkiak konpondu eta berritu ahal izateko.
Cristaleria Ermua enpresa da lanen esleipenduna, eta guztira 192 plaka ordezkatuko ditu Ongarain, Orbe Kardinala plazan eta Goienkale eta Iparragirre kaleak San Rokerekin lotzen dituen arrapala mekanikoetan. Lan horien exekuzio aurrekontua 22.840 eurokoa da, BEZ barne.
Obrak pasatu den abenduaren 21ean hasi ziren, zenbait estalki ekintza bandalikoen ondorioz apurtuta zeudela ikusi ostean. Azken asteetan lanak geldirik egon dira, eguraldia gora-behera, baina estalkiak ordezkatzen hasi dira berriro ere aste honetan bertan.
Estalkietarako erabiltzen ari diren materialak polikarbonato zelularreko plakak dira, 3,15 x 1,00 metrokoak eta 8 milimetroko lodiera dutenak. Horiei esker, euria egiten duenean ere, busti gabe erabili daitezke arrapala mekanikoak.
Ongaraiko instalazioetako estaldura plakak jada ordezkatuta eta berrituta daude, eta aurreikuspenen arabera, datorren otsailaren 5erako amaituko dira lan guztiak. Orain, Orbe Kardinala plazako arrapaletako berrikuntzekin hasiko dira, eta jarraian, Goienkaleko eta Iparragirreko instalazioekin.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea