Erdikokale eta C. Orbe plazaren arteko lotura berriaren lana hasi da
Atzo pasabide berria izango den tartea ireki zen, itxitura egiten zuen alboko horma erretiratu ondoren
''Fhimasa'' enpresa bizkaitarrak hiriguneko tarte garrantzitsu bat birmoldatzeko lanak hasi berri ditu, Erdikokale eta Orbe Kardinalaren plaza zuzenean lotuko dituen bide berriarena hain zuzen ere. Kontratuaren esleipendunak duela bi aste ekin zion obrari; lehenik, zuinketa-aktari heldu zion urtarrilaren 18tik 24ra, eta, ondoren, lan-eremua balizekin eta fosforo koloreko espraiekin mugatu zuen. Atzokoan mugarri bat bete zuen frontisaren alboko bi espazioen arteko pasabidea eta ikusmena galarazten zuen horma desmuntatzean. Tartea zabalik geratu da; gardena eta irisgarritasuna areagotuko duen korridore berri hori antzemateko aukera emanez. Oinezkoentzako bide horrek, ingurua urbanizatzeak eta ''Aldapakua'' espazio zaharraren inguruak 127.339 euroko kostua izango dute. Lanak egiteko 4 hilabeteko epea dago eta, beraz, maiatzaren amaierarako bukatzea aurreikusten da.
Pasabide berri hori, gutxi gorabehera hiru metroko altuera eta zabalera duen ateburu edo irekidura baten bidez gauzatuko da. Gauzatu ahal izateko, harri-horma guztia kendu da eta, horrela, harlangaitzeko piezak erortzeko arriskua saihestu da. Horma horrek frontisari jarraipena ematen zion eta Felix Izagirre pilotariaren omenezko plaka zuen. Proiektatutako urbanizazioak 244 metro koadroko azalera hartuko du, gutxi gorabehera. Erdikokaletik arrapala bat, eskailera batzuk eta eserlekuak, paperontziak eta loreak dituen egonleku bat izango ditugu. Jarduketa hori jasota dago indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPOn), eta proiektuaren barne dago Goienkalera igotzeko eskailerak berritzea.
Proiektu honen hirugarren eta azken fasea da hau. 2020ko abuztuan hasi zen, Aranburuko lehen zapata-denda eta Menendezko estankoaaren eraikin zaharra eraisten. ''Aldapakua'' baserria zenarekin jarraitu zuen. Orain, pasabidearen komunikazioari, urbanizazioari eta espazioa berroneratzeari ekingo zaio.
Udalak urbanizazioa egiteko proiektua enkargatu zuen, zeina 2020ko otsailaren 19an egindako Batzorde Informatiboan aurkeztu zen. Zehetasun guztiak aipatu batzordeko agirien artean dituzue, hasierako onespenaren txostena; proiektua eta egindako aurkezpena daudelarik.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko