A-09 Zerukoa sektorearen lehen urbanizazioa eta 32 aparkalekuak irekitzear

05.02.21
Hirigintza

Datorren astelehenean, otsailak 8, Zubiaurreko goialdean (barrakak jartzen ohi ziren gunean) eta A-09 Zerukoa sektorean egindako promozioko urbanizazioa eta lur gaineko aparkalekuko 32 plaza ireki eta erabilgai jarriko dira herritarrentzat. Bizitegi-etxebizitzen blokea, horien trasteleku nahiz garajeak eta azaleran proiektatutako aparkalekuaren zati baten urbanizazioa eta erabilera hasiko da, lanak amaitu ondoren. Zehazki, aparkatzeko espazioaren hiru bosten (3/5) irekiko dira, bukatuta dagoen tartea, asteko azoka txikia eta jaietako zaldiko-maldikoak jartzen ziren lekuan. Sustapena gauzatu duen jabeen Hitzarmen Batzordeak dagoeneko amaituta dagoen obraren zati hori jasotzeko eskatu dio udalari. Sustatzaileek geratzen den zatiari heldu eta horrekin jarraituko dute, bertan lurpeko garaje gehiago eta horien gainean lur gaineko beste aparkaleku zatia bukatzeko xedez.

Lanak 2018ko uztailean hasi ziren eta, jada, zati bat amaituta dago. Sustapenari esker 18 etxebizitzako bloke bat eraiki ahal izan da, trasteleku eta garajeekin, bai eta lur gaineko aparkaleku baten lehen zati bat ere. Urbanizazioak oinezkoen guneak, instalazioak, zoladura egokia, argiteria publikoa, seinaleak eta hiri-altzarien elementuak hartzen ditu barne. Hori guztia Ermuko biztanleek, oro har, eta auzoan eta inguruetan bizi direnek, bereziki, gozatzeko. 32 aparkaleku-plaza berri horiek erabili ahal izateak lasaitua suposatuko du, eraikitze-lanek hilabeteetan eragin dituzten murrizketen ondoren.

Zubiaurre kaleko goialdean dagoen A-09 Zerukoa sektorearen sustapenak, zenbait hirigintza-kargak jasan ditu, dagoeneko gauzaturik daudenak. Horien inguruko xehetasunak hurrengo egun bateko ohar batean landuko ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko