A-09 Zerukoa sektoreko sustatzaileak zituen hirigintza-karga biak amaitu ditu
Zubiaurre goiko aldean dagoen A-09 Zerukoa sektorearen sustatzaileek bi hirigintza-kargari aurre egin die, hiriguneko zenbait alderdi aldatu eta hobetu dituztenak. Lehenengo jarduera Tote etxea izenez ezagutzen genuen Zubiaurre 23 bis zenbakiko eraikina eraistea izan zen. Eraikin hori VI. Mendeurrena kaleko bidetik irteten zen, eta estugune bat sortzen zuen puntu horretan. Eraispena 2019ko abuztuan egin zen.
Ondoren, Zubiaurre Seigarren Mendeurrenarekin lotzen duen arrapala berria gauzatu zuten. Urkaregira iristen zen espaloiari jarraipena eta pasabidea emanez. 2020ko apirilean. Duela gutxi, Zubiaurreko 23 eta 25 zenbakietako terrazen parean dagoen Sexto Centenario espaloia zabaltzeko proiektua amaitu dute. Terrazak atzeratu dituzte, eta etxebizitza horien intimitatea babesten duen itxitura metaliko batekin errematatu dute; horrez gain, multzoa margotu dute, zurgintza gorriarekin bat egiteko. Aurtengo urtarrilean.
Bigarren karga, ''La Verdad'' ehiza eta arrantza sozietatea eraistea izan zen, Goienkalen; horri esker, eskailera berri eta zabalak diseinatu ahal izan dira, bazterrik gabekoak. San Isidro auzorako sarbidea duela hilabete batzuetatik dago erabilgarri. Gainera, igogailu publiko berri bat prestatzen ari dira, San Roke eta Santa Ana auzoetarako irisgarritasuna hobetzeko. Gune horretatik igarotzea zabalik dago, azpiegitura berriaren obrarekin bateragarri eginez. Euste-hormak, oinezkoen zoladura osoa, euri-urak biltzeko instalazioa eta argiteria publikoa eginda daude. Uda honetan amaituko da jasogailu berria.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko