Udaltzaingoak 28 zehapen-proposamen aurkeztu ditu Covid-19aren prebentzio arauak ez betetzeagatik
Ermuko Udaltzaingoak 28 isun-proposamen helarazi dizkio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, azken hamar egunetan Herritarren Segurtasunerako Legea (HZL) eta SARS-CoV-2k kutsatzea saihestu eta transmisio-katea eteteko ezarrita dauden neurriak ez betetzeagatik udalerriko hainbat pertsona zigortzeko, Herritarren Segurtasunerako Alorrak ezagutzera eman duenez.
Hona hemen zehapen-proposamen horien xehetasunak eta horiek luzatzeko arrazoiak:
- 18 kasu nahitaezkoa den maskara ez erabiltzeagatik, bai kalean zehar igarotzean, baita parkeetan bildutako lagun-taldeetan ere.
- 4 isun gazteen lokal barruan egoteagatik.
- 2 kasu zehaztutako ordutegia ez errespetatzeagatik.
- 2 kasu agenteekiko errespeturik ezagatik edo desobeditzeagatik.
- Kasu bat, bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik.
- Kasu bat, agenteei beren eginkizunetan oztopoak jartzeagatik.
Proposamen horiek, kalifikazioaren edo kontsiderazioaren arabera, 120 eta 3.000 euro bitarteko zehapen edo isuna izan dezakete.
Udaltzainek, Estatuko segurtasun-kidegoak diren aldetik, jagole lana egin behar dute herritarrok arau eta dekretuetan xedatutakoa betetzen dugula, osasun eta ongizate kolektiboaren mesedetan.
Komunitate-transmisioa saihesteko zaintzea eta babestea guztion erantzukizuna da.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz