Udal eraikinetan postontzi gorriak jarri ditugu Babes Zibileko Planaren osagarri

16.04.21
Hiritarren Segurtasuna

Gertaera edo ezbehar bat koordinatzeko eta hari aurre egiteko garrantzitsua den dokumentazio guztia dute barne

Ermuko udal eraikinak aste honetatik bertatik hobeto prestatuta daude bertan gerta daitezkeen larrialdiei aurre egiteko. Herritarren Segurtasunerako Sailak beirazko postontzi gorri berri bat jarri du haietako bakoitzaren toki nabarmen eta irisgarri batean, gure herriko Babes Zibileko Planaren osagarri eta hobekuntza gisa. Postontzi berri horiek dokumentazio eta material garrantzitsua dute baitan, edozein gertakariren aurrean erabili beharrekoa: eraikinaren auto-babesaren plan zehatza, DinA3 neurriko planoa koloretan, hidranteen, ureztatze-ahoen, su-itzalgailuen eta abarren kokapen hurbilen eta zehatzena zehazten duena. Era berean, lehen esku-hartzeko ekipoentzako material espezifikoa dute, hala nola suhiltzaileentzat: larrialdian nola esku hartu behar den adierazten duen fluxu-diagrama; txistu bat eraikina edo bertako gelak husten laguntzeko, hutsik utzitako gela edo guneetako ateak markatzeko pintura poteak, txaleko gorri bat jarduketa koordinatzen duen pertsonarentzat, hainbat zerbitzuren (gasa, argia, ura, jasogailuak, etab.) hornitzaile diren enpresen telefonoen direktorioa.

Herritarren Segurtasun Saileko teknikaria den Carmelo Careagak eta politikariak den Jol Gisasola alkateordeak, hurrenez hurren, instalazioa ikuskatu dute eta neurriaren helburua azaldu dute. "Lehen esku-hartzeko eta larrialdietako zerbitzuen lana erraztu eta lagundu nahi dugu, oinarrizko tresna guztiak eskura izanda, modu onenean lan egin dezaten berme eta emaitza onenak lortu ahal izateko. Horrek udal eraikin eta instalazioen auto-babesa hobetzen lagunduko du, eta zeharka baita Ermuko eta bertako biztanleena ere", adierazi du zinegotziak.

Postontzia Joma ekoizlearen modeloa da, eta 102/2000 Dekretuan ezarritakoak betetzen ditu. 2001eko ekainaren 14ko EHAAn argitaraturiko Dekretu horrek, Turismo-enpresak eta turismo-ostatuak arautzeko hotel-establezimenduen antolamendua ezartzen ditu. "Ermuko Babes Zibileko plana osotzeko egokitzapen bat da, ostatu turistikoetarako aurreikusten den postontziaren ideiaz baliatu eta gure eginez. Egin izan duen lehen udalerria gara, eta horregatik Bizkaiko Suhiltzaileek zoriondu egin gaituzte" adierazi digu Carmelo Careagak.

Aipatutako postontzia jarri duten eraikinen zerrenda 13 instalaziotara iristen da: udaletxea, Torreta, Lobiano, Teresa Murga, Antzoki, Emakumearen Etxea, erretiratuen etxea, Izarra Centre, Izarra txiki, T. Zuazua futbol-zelaia eta Aritzmendi frontoia, hain zuzen ere.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz