Abiadura muga berriak hiribideetan
Maiatzaren 11n, asteartea, indarrean sartuko da Zirkulazio Araudiaren azken aldaketa, hirietako abiadura muga berriak jasotzen dituena. Aldaketa horiek azaroaren 10ean onartu ziren Ministroen Kontseiluan, hiri-eremuan ezbehar-tasa murrizteko eta, aldi berean, herritarren mugikortasunerako sortzen ari diren modu berriak arautzeko.
Hala, datorren hilaren 11tik aurrera, herri barruko bideetan abiadura-mugak honako hauek izango dira:
- 20 km/h galtzadako eta espaloiko plataforma bakarra duten bideetan
- 30km/h, noranzko bakoitzean errei bakarra duten bideetan
- 50 km/h, zirkulazioaren noranzko bakoitzerako bi errei edo gehiagoko bideetan
Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak neurri horiek ezartzeko izan dituen arrazoi nagusiak, Europako Batzordeko Mugikortasuneko eta Garraioko Zuzendaritza Nagusiak onartu dituenak, hauek izan dira:
- Udalen eskaria arauak ezartzeko legezko babesa izateko eta herrietan 30 km/h-ko muga aplikatu ahal izateko
- 2019an, hirietan zirkulazio-istripuetan hildako pertsonen kopuruak %6 egin zuen gora, eta hiriarteko bideetan, berriz, ehuneko berean egin zuen behera
- 2019an hirietan hildako pertsonen %82 erabiltzaile kalteberak izan ziren: oinezkoak, txirrindulariak eta motorzaleak
- Abiadura jaistean, %80 murrizten da harrapatze baten ondorioz hiltzeko arriskua. Talka egiten duen ibilgailuaren abiadura 30 km/h-koa bada, arriskua %10ekoa da; abiadura 50 km/h-koa bada, aldiz, arriskua %90era igotzen da
Arrazoi horiei guztiei gehitu behar zaie hirietan abiadura 30 km/h-ra jaistea 2030 Agendaren lehentasunetako bat dela, hiriak gune seguruago bihurtzeko helburuarekin, istripu bat izateko arriskua zein istripuaren larritasuna murriztuz.
Mugak aplikatzeko eskuliburua
Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak eta Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioak hiri barruko bideetan eta zeharbideetan abiadura-muga berriak aplikatzeko eskuliburua aurkeztu dute. Dokumentu honen helburua da udal-agintariei Zirkulazio Erregelamendu Orokorraren aldaketak eraginkortasunez aplikatzen laguntzea, hirietako kaleetan aurki daitezkeen benetako adibideen bidez.
Eskuliburuak, modu grafikoan, adibide zehatzak garatzen ditu. Adibide horietan, bidearen sekzioa eskema baten bidez deskribatzen da, aplikatzen den araudiaren zati espezifikoa aipatzen da eta, azkenik, adibidea finkatzen da kasu grafiko erreal baten bidez.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz