Lomi Power unitatearen urak bideratzeko obrek lehen afekzioak eragin dituzte Zearkalen

19.05.21
Hirigintza

Ermuan Areitioko mendatearen hasieraren ezkerretara, Lomi-Powerreko egikaritze-unitatean, etxebizitzak eraikitzen ari den ‘Altuna eta Uria’ enpresak horien hegaleko euri-urak bilduko dituen kolektore bat eraikitzeko lanak hasi berri ditu. Euri-ur horiek jaso eta bideratu ditu Diputazio kalera arte, ''Viajes Hacón'' bulegoaren aurrera arte, bertatik doan enbor-sarearekin lotzeko. Lanei ekitea, hodi berria hartzen duen zanga irekitzeko makineria erabiltzeak eta luiziak saihesteko alboei eusteak, inguruko igarobide estuarekin batera, tarteka trafiko-ilarak sortzen ari dira.

Lanak joan den astean hasi ziren: eremua zuinkatu eta markatu zen, materialak biltzeko guneak erretserbatu zen -autobusen geltokiaren alboan-, baskularen kiosko zaharraren aurretik edukiontziak mugitu ziren, eta lan-eremua mugatu zen. Bidearen bi ertzetan lineako hogei bat aparkaleku-plaza hartu behar izan dira, trafikoari irekita mantentzeko; izan ere, dagoen estugunea dela-eta, trazadura edo behin-behineko pasabide aldatu bat pintatu behar izan da. Zearkaleko 10. zenbakiaren parean ireki dute kalea eta lehenengo zanga, eta aurrera egin du 6. Zenbakia baino zertxobait lehenagora iritsiz. 800 mm-ko diametroko hodi handi bat sartzen ari dira, egungo eta etorkizuneko edukiera neurtzeko eta ziurtatzeko.

Obra hori Iberdrolak Zearkale kaleko sare zaharkitu eta urtetsuaren azpiegitura berritzeko egingo dituen lanak aldiberean egingo dira; izan ere, zonalde horrek, aldizka, mozketak eta horniketa-arazoak izaten baititu. Energia enpresak linearen zati bat ordezkatuko du zerbitzua hobetzeko eta herritarren egungo kontsumo eskariaren arabera dimentsionatzeko. Lanak maiatzean honetan hasiko dira, fase koordinatuetan egingo eta transformazio-zentroak Zearkale 18ko (Pedreña tabernatik) izkinatik 2 zenbakiraino aldatuko dira, eta Seigarren Mendeurrenaren (Laboral Kutxa) 1ean eta Diputazio kaleko 3-9 zenbakiarekin (Mari Asun Lorak) lotuko.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko