Ermuak datozen 12 urteetarako Irisgarritasun Plana onartu du

09.07.21
Hirigintza

Ermuko Udalbatzak aho batez onartu du herriko Irisgarritasun Plana. Dokumentu honek Ermuko eraikinen, kaleen eta espazio publikoen egungo egoera jasotzen du, eta hobetzeko jarduerak proposatzen ditu hainbat oztopo ezabatzeko eta gure udalerria herritar guztientzat irisgarria eta lagunkoia izan dadin.

Plan luze eta zehatza, 1.114 orrialdekoa, Boslan Ingenieria y Consultoria enpresak idatzi du, eta Udalean ordezkaritza duten bost talde politikoen aldeko botoak jaso ditu.

60ko hamarkadako hiri-garapen handiaren ondorioz, gure udalerriko auzo garaietan eraiki ziren etxebizitza asko. Alderdi horri, biztanleriaren zahartze orokorra eta sortzen ari diren behar berriak gehitu behar zaizkio. Beraz, gaur egungo erronka nagusietako bat Ermuko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea da, eta, horrekin batera, biztanleen bizi-kalitatea, askatasun eta autonomia handiagoz gozatu ahal izango baitute.

Horretarako eratu da Irisgarritasun Plan hau, eta gure udalerrirako 2004an eta 2010ean egin ziren aldez aurreko planak ordeztuko ditu. Dokumentu horiei esker, Ermuko irisgarritasuna hobetzeko dozenaka neurri hartu ahal izan dira, hala nola, atariak egokitzeko bizilagun-komunitateentzako diru-laguntzak (130 blokek gozatu ahal izan dituzte laguntzok); etxebizitzak birgaitzeko eta egokitzeko laguntza-programak; espaloiak jaitsea; arrapalak eta igogailu publikoak jartzea Ongarai, Zerukoa, Orbe Kardinala, San Pelaio eta Aldapan; eta San Roke-San Isidro-Santa Ana Plan Berezia burutzea, auzo horietako eta anbulatoriorako irisgarritasuna hobetzeko eta igogailuak instalatzeko.

Plan berri honek epe labur eta luzerako hobekuntzak jasotzen ditu, eta datozen 12 urteetan gauzatu ahal izango dira. Obren inpaktuaren eta larritasunaren arabera egingo dira jarduketak, lehenik eta behin zailtasun nagusiak konpondu ahal izateko. Hobekuntza-lan guztietarako aurreikusitako aurrekontua, guztira, 5.443.730,42 eurokoa da, hiru laurtekotan eta bi jarduketa-bloketan banatuta: alde batetik, eraikinak, eta, bestetik, bide publikoa eta garraioa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi planaren aurkezpenaren bideoa, 38:50ean hasten dena.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko