Abian da Juanita Ibaibarriaga euskarazko literatura lehiaketa

29.09.21
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatura eta ipuin lehiaketaren hogeita zortzigarren edizioa aurkeztu du. Herriko ikastetxe guztiek parte hartu ohi dute deialdi honetan, eta helburu nagusia Ermuko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna eta ohitura sustatzea da.

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailara bitarteko ikasle guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Gaia librea da, eta narrazio, ipuin nahiz erreportajeak aurkeztu daitezke.

Lanak herriko ikastetxeetan nahiz Lobiano Kultur Gunean entregatu daitezke eskura. Idazlana kartazal handi batean sartuko da, egilearen izenik gabe, eta barruan, kartazal txikiago eta itxi batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.

Euskarako Udal Sailera ere bidali daitezke euskara@udalermua.net helbide elektronikoaren bidez. Kasu horretan, mezuan bertan bi artxibo erantsiko dira: batean lana bera, eta bestean, egilearen harremanetarako datuak.

Idazkiak entregatzeko azken eguna azaroaren 3a, asteazkena, izango da, eta sari banaketa hilabete bat geroago izango da, abenduaren 3an, Ermua Antzokian, Euskararen Egunez urtero egin ohi den galan.

Guztira 400 euro banatuko dira saritan: 40 euro Lehen Hezkuntzako maila bakoitzeko lanik onenari, eta 60 euro Bigarren Hezkuntzako onenei.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren