'Gurasolagun' ekimenean izena-emateko epea zabalik

21.10.21
Euskara

Berbalagun’ egitasmoaren baitan dagoen ‘Gurasolagun’ proiektuko denboraldi berrian izena-emateko kanpaina gaurdanik eta datorren azaroaren 12 bitartean zabalik egongo da, antolatzaileek ezagutzera eman dutenez. Denboraldi berrirako kanpaina Ermuko lehen hezkuntzako ikastetxe guztietara zabaldu da eta horiekin koordinaturik eta elkarlanean bideratuko .

‘Gurasolagun’ jardueran eskolako ume eta haien gurasoek hartzen dute parte. Astean behin eta ordubetez, guraso eta umeak askari orduan elkartzen dira eta euskara hutsez aritzen elkarrekin, eskola orduak bukatu eta gero. Talde bakoitza 5-6 gurasoz eta kopuru bereko umez osatutakoa da.

Helburu orokorra, euskara praktikatzea baldin bada ere, umeek gurasoak euskaraz aritzen ikusaraztea eta eredu hori barneratu dezatela da Gurasolagunek duen helburu espezifikoa. Izan ere, umeek euskara eskolatik kanpo ere komunikatzeko tresna dela ulertzea ezinbestekotzat jotzen du Gurasolagunek.

Horrenbestez, hurrengo egunetan ikastetxeetan 2 eta 8 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek ‘Gurasolagun’ ekimenaren berri jasoko dute ikastetxeen bitartez. Gurasook, animatu eta praktikatu euskara eskoletan zuen umeekin batera!

Argibideetarako deitu 663 070 492 telefonora, idatzi horren WhatsApp-era edo ermua_berba@aek.eus postontzi elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren