'Berbalagun'ek hiru jarduera antolatu ditu azaroan, aisialdia eta euskara uztartzeko xedez
‘Berbalagun’ ekimenak hiru ekitaldi iragarri ditu hasi berri dugun azaro honetarako. Lehenengoa ‘Paseo lagun’ ibilaldi ezaguna izango da eta datorren asteko asteazkenean eta igandean egingo dute, zehazki, 10 eta 14an. Asteazkenean taldea 17:30ean aterako da eta igandean 10:00etan, kasu bietan Patxiren plazatxotik.
Datorren igandean, hilak 21, ‘Mendi Lagun’ mendi ibilaldi bat egingo da Zegamako San Adrian haitzuloa, Aizkorri mendia eta Urbiako zelaiak bisitatzeko. Autobusa goizeko 8etan abiatuko da eta arratsaldeko 6etan itzuliko da.
Azkenik, hirugarren aukera datorren ostegunean, hilak 25, pintxo-potea egiteko aukera izango da, parte-hartzaileek euskara praktikatzen duten bitartean.
Antolaketa arrazoiak direla tarteko, izena ematea komeni da eta horretarako bi aukera erraz ditugu: ermua_berba@aek.eus postontzi elektronikora idaztzi edo 663 070 492 telefonora deitu.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren