Aimar Galdos Espainiako junior mailako errepide selekzioarekin egon da

09.12.21
Kirolak

Espainiako selekzioak, errepideko mutil txirrindulari junior mailakoak, Altean (Alacant) asteburu luze eta zubidun honetan egin duen kontzentrazioan parte hartu du Aimar Galdós Alonso gazte ermuarrak. Kategoriako hautatzaile nazionalak zortzi txirrindulari gazte deitu eta bildu ditu abenduaren 3tik (ostirala) 7ra (asteartea). Deialdiko zortzi partaideek Xabier Zabala, Hugo de la Calle, Pau Marti, Iñaki Navarro, Jorge García, Abel Odon, Alem Herraiz, Rafael Martínez, Miguel Domínguez, Cesar Pérez eta Aimar Galdós ermuarra izan dira. Espainiako Federazioak hotelaren ate aurrean hartutako gazteen argazkia eskaini zuen bere Twitter kanalean.

Paco Cerezok taldea bildu du, hurrengo 2022. urtera begira Espainiako Selekzioan kategoria honi dagokion oinarriak jartzeko asmoz. Bost eguneko kontzentrazio horretara deitutako korrikalariek jarduera plan bati ekin diote, besteak beste, ondorengo jarduerak eginez osasun eta errendimendu probak, bizikleta martxak eta indar-lanari, berreskurapenari edo egungo txirrindularitzari aplikatutako teknologia berriei buruzko hitzaldiak eginez.

Txirrindulari ermuarra pozik itzuli zen etxera, esperientzia eta bizipenak taldekideekin partekatu zituelako. Ikasten eta hobetzen jarraitzeko aukeratzat hartu du.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere