Lau eguneko geldialdi teknikoa egingo, igerileku txikia eta spa garbitu eta egokiro jartzeko
Igerileku txikia eta spa zerbitzurik gabe egongo dira urtarrilaren 23tik 27ra bitartean, biak barne, mantentze-lanak egiteko eta prest jartzeko.
Kirol sailak jakinarazi duenez, igerileku txikia eta spa gunea zerbitzuz kanpo egongo dira eta ezingo dira erabili urtarrileko azken asteko egun batzuetan. Ur-ontzia, bere elementu eta hodi guztiak sakon garbitzeko geldialdi tekniko hori egitea nahitaezkoa da, osasun-araudiaren arabera. Horregatik, igerileku txikia (spa gunea barne)itxita egongo da hilak 23ko igandetik 27ko, ostegunera arte, biak barne. Ostiralean, hilak 28, berriz irekiko da erabiltzaileentzat.
Geldialdi tekniko horretan, ontzia sakon garbitzeaz eta osagai guztiak (iragazkiak, difusoreak, hodiak, ponpak, eta abar) aztertzeaz gain, egokiro utzi eta gresitea (azulejoa edo benezita; igerilekuetarako estaldura bereziko beirazko material bat), zenbait puntutan askatu dena. Gresitea erresistentea eta egokia da produktu kimikoentzat eta urak eragiten duen presio edo indarrarentzat, baina erabilerak eta denborak eragiten diotenez mantendu eta berritu beharra dago. Jardunaldi horietan, estaldura osoa errepasatuko da eta kaltetutako edo askatutako espazioak birjarriko dira. Mantenu-lanak erabiltzaileen hobekuntza-eskaerei erantzungo die, eta espazioa berriz ere baldintza onenetan utziko du, gure kirol-instalazioen kalitate-estandar altuekin bat. Ur-ontzia bete ondoren eta erabilerako tenperaturara iritsitakoan, zerbitzua normaltasunez berrirekiko da ostiralean, urtarrilaren 28an.
Kirol Sailak barkamena eskatu die erabiltzaileei eta abonatuei geldialdi tekniko horrek eragin diezazkiekeen eragozpenengatik. Ongizatearen eta osasunaren alde, Ermuan goza kirolaz: segurua baita!
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere