'Aeroyoga' eta 'Body Power' ikastaroak antolatu dira kiroldegian, otsaileko eskaintzaren osagarri

01.02.22
Kirolak

Kirol sailak otsailerako prestatu dituen ikastaro eta kirol jardueren eskaintza osoa iragarri du. Jarduera horiek Premium aukerarekin gozatu ahal izango ditugu mugarik gabe, hilean 44 €-ko tarifaren truke.

Ikastaro aukerei eta ordutegiei buruzko xehetasun guztiak segidan dauden pdf dokumentuetan daude.

Eskaintza zabaldu egin da: Aeroyoga eta Body Power ikastaro berriak. Proba itzazu!

Aeroyoga hazkunde pertsonaleko metodo artistiko bat da, esekidura eta grabitaterik eza sormena, desblokeoa, tonizitatea, detoxifikazioa, luzamendua, indarra, elastikotasuna eta hazkunde fisikoa sustatzeko plataforma gisa erabiltzen dituen metodoa. Grabitaterik gabeko gorputzak pisu eta zama izateari uzten dio, eta ongizate eta esperimentazio gune bihurtzen da.

Aeroyogako ikastaro egun eta orduak:

  • Aeroyoga (+12 urte):
    • Astelehen eta asteazkenetan: 10:30etatik 11:25etara.
    • Astearte eta ostegunetan: 13:45 etatik 14:40etara.

Doan probatzeko aukera izango da otsailaren 2an. Galdetu nola!

Era berean, ''Body Power'' izeneko ikastaro berri bat erantsi zaio jarduera programazioari. Ikastaroaren egun eta ordutegia:

  • Body Power (+16 urte):
    • Ostiraletan: 09:30etatik 10:25etara.

Doan probatzeko aukera izango da otsailaren 4an. Galdetu nola!

Izapide guztiak oso erraz egin ditzakezu Ermua Kirolak APParen bidez, www.kirolakonline.ermua.es online webgunearen bidez edo udal kirol instalazioetan bertan.

Informazio edo kontsulta gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan zerbitzuarekin 943 17 90 90 telefono zenbakian edo idatzi kirolak@udalermua.net postontzi elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere