Martxoaren 8ari buruz gomendaturiko material anitz

09.03.22
Udal Liburutegia

Berdintasun sailak eta udal liburutegiak elkarlanean Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira -Martxoak 8- irakurketa gida tematikoa prestatu dute, ospakizun eta egun horren inguruko hainbat material eta eduki gomendatuaz.

Gida horretan Liburutegian bertan edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak eskaintzen dituen aleen tituluak jasotzen dira. Material horiek emakumearen eta generoaren gaiak jorratzen dituzte hainbat eremutatik: filosofia, politika, gizarte-arazoak, pandemia eta sindikalismoa. Era berean, helduentzako literaturari, komikiei eta haur eta gazte literaturako tituluei eskainitakoak daude. Abestien izenburuez gain, telesailak eta aldizkari bat.

Gidaren osagarri, bai Liburutegian bai Emakumearen Topagunean feminismoari, generoari eta emakumeen egoerari buruzko liburu erakusketa bana ikus daitezke, materiala maileguan hartu daitekeelarik. Emakumearen Topalekuko erakusketa martxo osoan eta udal Liburutegikoa martxoaren 1etik 15era.

Emakumeen Topalekuko espezializatutako liburutegia

Azkenik gogorazten dizuegu Emakumearen Etxean ere generoa eta berdintasuna oinarri duten 400 ale baino gehiagoko fondoa duzuela. Material hori fisikoki Emakumearen Etxean dagoen arren, udal liburutegiko katalogoaren zati dira eta horien berri jaso ditzakegularik Liburubilara, milaka liburutara, filmetara, dokumentutara, liburu elektronikoetara… sarbidea eskaintzen duen baliabidera sartuz gero, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek hautatutako milaka liburu, film, dokumentu, e-book... kontsultatzeko eta eskuratzeko aukera ematen duen kultura-baliabideen bilatzailera.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki