Zer iritzi dute Ermuko herritarrek udalerriko mugikortasunaren inguruan?
Ermuko Udala Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (HMIP) egiteko prozesuan murgilduta dago. Plan horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du, eta hainbat alderdi aztertuko ditu, hala nola hiri-ingurumena, osasuna eta segurtasuna.
Gizartea aurrera doa bizimodu jasangarriago baterantz, eta bide horretan, Ermuko Udalak herriaren gaur egungo argazkia eta etorkizunerako irudia eman nahi ditu HMIPren bitartez. Lan-tresna horri esker, herri atseginagoa, seguruagoa, eskuragarriagoa eta, azken batean, herritarrekin eta ingurumenarekin konprometituagoa izango dena eraiki ahal izango da.
Jasangarritasun energetikoa hobetzeko energia gutxien kontsumitzen duten garraiobideak erabiltzeko modua aldatzera bideratuta dago Plan hau, eta 4/2019 Legearen 24. artikuluak eskatzen duena betetzeko egingo da.
Ermuko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko prozesuak etapa hauek ditu:
- fasea: diagnostikoa
- fasea: helburu espezifikoak eta egoerak
- fasea: Planaren proiektua egitea
- fasea: informazio publikoa eta kanpoko ekarpenak
- fasea: HMIParen azken idazketa
Egun, lehen fasean gaude, eta lehen diagnostikoa egin ahal izateko, inkesta bat prestatu da herritarrek gure udalerriko mugikortasunaren egoerari buruz duten iritzia eta ikuspuntuak jasotzeko. Herritarren ekarpenak, oro har, eta kolektibo espezifiko batzuenak kontuan hartuko dira diagnostikoa egitean.
Inkesta gaur asteartea, martxoak 15,zabaldu da https://pmus.ermua.eus/ webgunean. Galdetegia anonimoa da, eta hilaren amaierara arte egongo da eskuragarri.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko