Aimar Galdos kontzentratuta Espainiako errepideko junior selekzioarekin

17.03.22
Kirolak

Junior mailako hamar txirrindulariak bilduko dira gaurtik igandera Tomelloson Nazioen Kopa eta Gent-wevelgem eta Paris-Roubaixeko probak prestatzeko

Junior mailako Errepideko mutil Txirrindularien Espainiako Selekzioak 2022ko lehen kontzentrazioa egingo du aste honetan, gaurko martxoaren 17ko ostegunetik 20ko igandera bitartean, Tomelloso herrian, martxoko eta apirileko konpromiso garrantzitsuak prestatu ahal izateko. Aimar Galdós Alonso ermuarra kontzentratutako hamar kirolari gazteen artean dago. Aimar abenduan ere parte hartu zuen iuazko urteko azken kontzentrazioan.

Taldeak Gent-Wevelgem txapelketa jokatuko du martxoaren 27an eta Paris-Roubaix apirilaren 17an, biak UCIko Nazioen Kopakoak eta, zalantzarik gabe, junior mailako txirrindularientzako urte osoko bi lasterketa garrantzitsuenetakoak. Horiek behar bezala prestatzeko eta lasterketa horietara deitutako korrikalari bakoitza zein sasoitan dagoen jakiteko, Paco Cerezo hautatzaile nazionalak aparteko lan-plana prestatu du. Plan horretan, balorazio fisiologikoak, test inkrementalak eta entrenamendu luzeak egingo dira, eta ibilbide horiek aldapa gogorrek izanik, eta beste batzuk errepidea eta errepidetik kanpoko tarteak tartekatuko dituzte.

Bertan izango diren txirrindulariak Xabier Zabala, Pau Martí, Mario Anguela, Aimar Galdós, Iñaki Navarro, César Pérez, Abel Odon Rosado, Daniel Cepa, Pablo Lospitao eta Miguel Domínguez izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere