Larunbat honetan argia itzaliko dugu gure planetari mesede egiteko
Ermuak naturaren aldeko konpromisoa eta gure planetari eusten laguntzeko nahia berritu ditu aurten ere. Larunbatean berriro parte hartuko du Planetaren Ordua deritzan urteroko kanpainan. Aurtengo aldarrikapen eguna, martxoak 26, mundu osoko hirietan eta Ermuak indarrak batu eta kontsumo elektrikoko watioen kontsumoa murriztuko ditu. Klima-aldaketaren eta naturaren suntsiketaren aurkako munduko mugimendurik handiena da, eta gure udalak bat egiten du WWF Naturaren Mundu Funtsak sustatutako ekimen globalarekin. Ermuak herriko hainbat eraikin eta lekutako argiak itzaliko ditu iluntzeko 20:30etatik 21:30etara bitartean.
Ermuan hain zuzen ere itzaliko ditugu Orbe Kardinalaren plazako argiteria publikoa eta udaletxeko, Lobiano Kulturgunekoa, Teresa Murga eraikinekoa eta Ermua Antzokiko argi apaingarriak. Gainera, planetaren mesede energia aurrezteko ekimenarekin bat egitera animatu ditu herritarrak, bakoitzaren patrikari ere ondo etorriko.
2022ko Planetaren Ordua une bereziki garrantzitsu batean gertatzen da. Gobernuen eta erakundeen aliantza batek, tartean WWF, anbizio handiagoa eta premiazko ekintza bat eskatzen ari dira 2030erako naturaren galera gelditzeko eta iraultzeko. 2022ko Planetaren Ordua igaro eta aste batzuetara, munduko liderrak Nazio Batuen Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren COP15ean bilduko dira, datorren hamarkadarako naturarentzako ekintza globaleko plan berri bati buruz erabakitzeko. 2022an garrantzi berezia hartuko du ''One Health'' kontzeptuak, osasun bakarra, pandemiaren ondoren gero eta nabariagoa baita gizaki osasuntsu gisa soilik bizi gaitezkeela planeta batean.
Naturak besarkatu, suspertu eta hunkitu egiten gaitu, baina egiten diogun kaltea geure buruari egiten diogu, eta lehenbailehen konpondu behar dugu hautsitako harreman hori. Horregatik, aurten kanpaina planetari bira emateko baliagarria izatea nahi dugu, eta Planetaren Orduarekin bat egiten dutenei naturarekin elkartasunez mugitzeko erronka egiten diegu, oinez, korrika, igerian, patinetan edo bizikletaz, Lurraren perimetroa osatzen duten 40.000 kilometroak modu birtualean batu arte. Udalei (enpresekin, erakundeekin eta gobernuekin batera) naturan etorkizun positiboa eta karbono-neutroa eraikitzen laguntzeko eskatzen diegu, udalerrian natura areagotetik hasita, basoak eta hezeguneak berreskuratuz, hiriak berdetuz, parke eta bulego berdeagoak sustatuz eta garraio-ereduan aldaketak eginez isurketak murriztuz.
Gehitu kilometroak Planetaren alde, zuk ere egin dezakezu
Egin bat lasterketarekin klima-aldaketaren eta naturaren suntsiketaren aurka borrokatzeko.
Gobernuei premiazko ekintzak eskatzeko eta indarrak batuz Planetaren etorkizuna salba dezakegula erakusteko erronka. Lagun iezaguzu Planetaren Itzulia ematen, ahal bezain beste aldiz. Zenbat eta KM gehiago batu, orduan eta argiago iritsiko da mezua.
Parte hartu eta batu zure KMak: aukeratu zure kirol gogokoena, betetzeko prest zauden distantzia eta eman izena. Bete ezazu zure erronka martxoaren 26ra arte, Planetaren Orduaren egunera arte.
Gainera, zozketa batean parte hartuko duzu, hilaren 26an (larunbata) kirolari olinpikoekin entrenamendu batera joateko. (Kontsultatu legezko oinarriak).
Planetaren Ordua 2007an abiatu zen, eta urte hauetan munduko ingurumen-kanpainarik handiena bihurtu da. Ekimena administrazio publikoei, herritarrei, ikastetxeei, elkarteei edo erakundeei eta enpresei zuzenduta dago, eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzea du helburu, argiak ordubetez itzaltzeko keinu sinbolikoaren bidez. Elkarrekin, klima-aldaketaren konponbidearen parte gara. Orain da unea.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera