‘Komikia’ erakusketaz gozatu dute Lehen Hezkuntzako ikasleek
Ermuko Udal liburutegia komikien irakurketa sustatzeko kanpainaren bederatzigarren edizioan murgilduta dago. Urteroko programa joan den otsailean hasi zen, eta ordutik herritar guztiei zuzendutako hainbat jarduera egin dira.
Lobiano Kultur Guneak Komikia: Euskal komikia 1975etik erakusketa hartu du martxoan, Euskadiko bineta grafikoaren historiari eskainia. Publiko orokorrarentzat zabalik egoteaz gain, Udal liburutegiak bisita gidatuak eskaini ditu herriko ikastetxe guztietako ikasle taldeentzat, Euskadin egindako komikiaren jatorrira eta garapenera hurbildu daitezen.
Erakusketako komisarioek, Mikel Begoña eta Kike Infame marrazkilariek, bisita hauek gidatu dituzte. Azken hori, gainera, liburutegiak antolatutako komiki irakurketa klubaren dinamizatzailea da.
Bisita osatzeko, herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek beren sormen artistikoa adierazteko komiki tailerretan parte hartu dute.
Ikasleek egindako lan batzuk album honetan ikus daitezke.
Bisita gidatu horien bidez, liburutegiak modu ludikoan hurbildu nahi ditu gaztetxoak komikira, eta marrazkiak tresna artistiko eta literario gisa duen balioa indartu eta sormena sustatu nahi du.
Komikia sustatzeko jarduerek apirilean jarraituko dute, eta haur eta gazteentzako III. Komiki Lehiaketarekin amaituko dira. Lehiaketa hori herriko ikastetxeetako ikasleentzat antolatu da.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki