Zortzi talde kadetek indarrak neurtuko dituzte V. Futbol Txapelketan

12.04.22
Kirolak

Ermua Kirol Elkarteak Tenneco Monroe Kadete Mailako Futbol Txapelketaren bosgarren edizioa antolatu du. Covid-19aren pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren, txapelketa apirilaren 23an, larunbata, izango da Teodoro Zuazua udal zelaian eta Betiondo kirol gunean.

Txapelketak zortzi klub bilduko ditu. Ermua C.D. etxeko taldearekin batera, Rayo Vallecano, Espanyol, Reala, Athletic Club, Deportivo Alaves, Osasuna eta Eibar lehiatuko dira.

Txapelketa bi zelaitan banatuko da (Teodoro Zuazua eta Betiondo) eta ligaxkako fasea 09:30etik 13:20ra jokatuko da, zelai bakoitzean sei partida. Arratsaldean, 16:00etan, finalerdiak hasiko dira Teodoro Zuazuan, eta 18:15ean bi talde onenek indarrak neurtuko dituzte final handian.

Partiduen ordutegia honakoa da:

  • Ligaxka - Teodoro Zuazua
    • 09:30-10:00 Ermua CD – Real Sociedad
    • 10:10-10:40 Rayo Vallecano – Osasuna
    • 10:50-11:20 Ermua CD – Rayo Vallecano
    • 11:30-12:00 Alavés – Athletic Club
    • 12:10-12:40 Eibar – Athletic Club
    • 12:50-13:20 Espanyol – Alavés
  • Ligaxka - Betiondo
    • 09:30-10:00 Eibar – Alavés
    • 10:10-10:40 Athletic Club – Espanyol
    • 10:50-11:20 Espanyol – Eibar
    • 11:30-12:00 Real Sociedad – Osasuna
    • 12:10-12:40 Ermua CD – Osasuna
    • 12:50-13:20 Rayo Vallecano – Real Sociedad
  • Finalak –Teodoro Zuazua
    • 16:00-16:30 Finalerdia 1
    • 16:45-17:15 Finalerdia 2
    • 17:30-18:00 3. eta 4. postuak
    • 18:15-19:15 Finala

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere