Ermuan jokatuko da emakumezkoen eskubaloiko Open Cup-aren finala

13.04.22
Kirolak

Miguel Angel Blanco udal kiroldegia aukeratu du Euskadiko Eskubaloi Federazioak senior mailako emakumezkoen Open Cup txapelketaren finalerako. Kukullaga Etxebarrik eta Super Amara Bera Berak jokatuko dute kopa apirilaren 24an, igandea, 12:00etan kiroldegiko kantxa nagusian.

Euskal Eskubaloi Federazioaren eta Ermuko Udaleko Kirol Arloaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker, gure herrian maila goreneko kirol honetaz gozatu ahal izango dugu, eta emakumezkoen eskubaloiari merezi duen ikusgarritasuna emango zaio.

Akordio horri esker, Euskadiko eskubaloiko selekzioek gure herrian entrenatu ahal izan dute otsailean eta martxoan. Ermua geografikoki ondo kokatuta eta komunikatuta dago Euskadiko lurralde guztiekiko, eta horrek eramangarriago egiten du kirolari eta familientzako joan-etorria. Horren truke, ermuarrok zuzenean ikusi ahal izan ditugu entrenamendu hauek. Open Cup-eko emakumezkoen finalaren egoitza izatea beste urrats bat da gure herrian kirolaren alde egiten duen lankidetza-hitzarmen honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere