Goizane Aizpurua idazle debarrak euskarazko irakurketa klubean parte hartuko du

26.04.22
Udal Liburutegia

Datorren astelehenean, maiatzaren 2an, Goizane Aizpurua idazleak Izarak izeneko bere lanaz hitz egingo du Udal liburutegiak antolatutako euskarazko irakurketa klubean.

Deban jaio eta Arte Ederretan lizentziaduna, Goaz antzerki taldean parte hartu eta bi emanaldiren gidoia idatzi du Aizpuruak: Geltokian, Narruzko Zezen Sariaren irabazlea, eta Kanika zuri-beltzak. Sormena eta artea uztartzen dituzten hainbat proiektutan ere parte hartu du, hala nola Begiradak – ikus-entzunezko artelanei buruzko testuen errezitaldia – edo Hiri asko bere baitan, literatura, argazkilaritza eta musika uztartzen dituena. 2000. urtean, 18 urtetik beherakoen kategorian saritua izan zen Tene Literatur Lehiaketan.

Izarak liburuaren aurretik, Aizpuruak bi lan idatzi ditu: Irarrazabalgo hormarteratua kondaira (Debako Udala eta Kaioa ASP, 2013), eta Afasia Airlines poema bilduma, 2018ko Pasaia Hiria-Xabier Portugal Saria irabazi zuena.

Maiatzaren 2ko euskarazko irakurketa klubaren saioa Goizane Aizpurua idazlea entzun eta harekin hitz egin nahi duten guztientzat zabalik egongo da. Hitzordua 19:00etan izango da Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezkoen aretoan.

Bilera hau euskarazko irakurketa klubaren ikasturte honetako azkena izango da. Talde hau hilean behin elkartzen da urritik maiatzera, Unai Villena idazleak dinamizatuta.

Datorren ikasturterako izen-emateak irailaren 1etik aurrera irekiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki