Aimar Galdosek irabazi du Karrantzako XL San Isidro saria eta lider jarri da Bizkaiko Kopan
Aimar Galdós Alonso txirrindulariak Karrantzako ''XL San Isidro'' saria irabazi du larunbat honetan junior mailan. Lasterketa hori Bizkaiko Koparako balio duen egutegiko laugarren proba da. Kirolari gaztea aurretik helmugaratu zen berarekin zihoan txirrindularia sprintean gailenduta, bi ordu eta lau minutuko denboran (2 ordu 4'' 00"). ''Cafe Dromedario/Flotamet'' enpresa komertzialek babesten duten Durangaldeko Txirrindulari Elkarteak. Aimarrekin batera podiora igo ziren Harkaitz Calleja Soares (denbora berean) eta Xabier Zabala Toledano (+25 segundo). Era berean, lurraldeko Kopako liderraren maillota eskuratu du, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak sare sozialetako argitalpen batean adierazi duenez.
Lasterketa Karrantza Txirrindularitza Elkarteak eta Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen zuten. Probak 74.1 kilometro zituen, Ambasaguas auzoan hasi eta Karrantzan amaitu. Proba eguraldi onarekin eta abiadura handiarekin burutu zen. Karrantza Txirrindulari Elkarteak probaren bukaerako bideoa eskaintzen du bere Facebook sarean.
Azpian ermuarraren argazki batzuk uzten dizkizuegu, lasterketan, helmugara iritsi zenekoak eta podiumekoak. Argazki galeria Asierrek utzi digu, eta sinatuta dauden beste batzuk Sergio González Ahedorenak dira; bi kasuetan, material grafiko horren jabetza intelektuala egileena da.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere