Partehartze librea izango da Poesia Tailerraren azkenengo saioan
Udal Liburutegiak antolatzen duen poesia tailerrak denboraldiari amaiera emango dio larunbatean, maiatzak 14an. Saioa goizeko 11etatik Aurrera gauzatuko da. Jardunaldi hori ikasturte honetako azken Saioa izango da. Horregatik, poesiari berari eta tailerrera joan diren pertsonek egindako lanari aintzat hartu eta ezagutzera emateko, larunbateko klasea publikoari irekia izango da. Parte hartu nahi dutenek soneto bat irakurri ahal izango dute. Hitzordua, hortaz Lobiano Kultur Gunean goizeko 11etan.
Saioa eta denboraldia amaitu ondoren, bertaratzen direnek ikasturtearen amaiera ospatuko dute, anaitasun bazkari batekin.
Poesia Tailerraren xehetasunak
Doako tailerra da, 18 ordukoa, urria eta maiatza bitartean egiten, eta Maite Lorenzo aktoreak dinamizatzen duena. Larunbat goizetan egiten da, ordu eta erdiko saioetan.
Saio horretan emozioak eta ahotsa lantzen dira, hitzaren bidez poema baten zentzua komunikatzeko. Aukeratutako poemaren inguruko munduan barneratzen da, bere egilearen testuinguruan sartzen, eta ikuspegi berezia ematen zaio, betiere jatorrizko testua errespetatuz. Halaber, emozioak lantzen dira, testu bakoitza poema bakoitzerako melodia egokiarekin identifikatuz, banaka, eta beti norberaren hazkundea eta poesiaren gozamena bilatzen da errezitatzetik.
Gora osasuna eta poesia!
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki