Herritarren Segurtasunak hiru ‘radar pedagogiko’ berri instalatu ditu eta semaforoak berriztatu

03.06.22
Hiritarren Segurtasuna

Herritarren Segurtasunerako Alorrak, kontzientziatzeko eta prebenitzeko lanean, hainbat jarduera egin ditu gure udalerriko sarbideetan nahiz hiri-bideetan edo barnekoetan. Horiek guztiak auto-gidarien eta oinezkoen bide-segurtasuna areagotzeko, kalte handiagoak prebenitze aldera. Horretan aldagai nagusietako bat -gehieneko- abiadura kontrolatzea da; talkak edo jendearen harrapaketen istripuak saihesteko eta kalteak gutxitzeko. Abiadurak kontzientziazio handia eskatzen du eta gu guztion erantzukizuna eskatzen du; izan ere, ia guztiok bi rolak betetzen baititugu ditugu: gidari izatea edo gure joan-etorrietan ibiltari izatea. Bi roletan zuhurtziak, errespetuak eta bestearen lekuan jartzeak gidatu behar gaitu. Horrela, bideak ez ditugu edonon eta edozein modutan gurutzatu behar, zebra-bide eta/edo semaforoz egokitutako lekuetan baizik, seguruenak direlako. Eta oina azeleragailutik altxatzea, tentsioak eta presak astintzea, irizpidez gidatzeaz gain.

Zirkulazioari dagokionez, guneak hiru gailu berri instalatu ditu aste honetan beste hainbeste puntutan, bide horietatik zein abiaduratan zirkulatzen dugun neurtzeko eta jakinarazteko. Horiek Areitiotik jaistean, Mallabitik sartzean Izarra Centreren paren eta Hambretik sartzean Imigas empresa baino lehenago. Dispositibo horiek popularki "radar pedagogiko" deitzen direnak, pasatzen garen abiaduraren berri ematen digutelako eta datu estatistikoak soilik biltzen dituztelako. Ez dute irudirik grabatzen, eta ez dira zirkulazio-kodea betetzen ez duten pertsonei isunak jartzeko erabiltzen. Izan ere, hirigunean gehienezko abiadura 30 km orduko jarri da, araudian egindako azken aldaketaren arabera. Muga hori gogorarazten digute eta funtzio informatiboa dute.

Aparailuek pasatzen garen ordua, abiadura eta bidearen okupazioa bezalako datuak erregistratzen dituzten sentsoreak dituzte. Egindako analisiaren arabera, automobilista batzuek anbar kolorearen aurrean azeleratu egiten dute gelditu beharrean, edo goizaldean hirigunea 100 km-ko abiaduran zeharkatu dutenak ere baditugu.

Semaforoak margotu egin dira, hobeto ikusi ahal izateko eta egoera onean kontserbatzeko

Era berean, azken asteetan Herritarren Segurtasunak udalerrian ditugun semaforoen oinak kolore beltzez margotzeko lanak koordinatu ditu. Horien basea saneatu egin da, baldintza klimatologikoek edo gizakion ekintzak direla-eta hondatuta genituelako (iragarkiak, kartelak, eranskailuak, eta abar itsastegatik). Horretarako, lixatu egin dira, inprimazioa eman zaie eta, azkenik, kolore iluna semaforoaren oinarrian eta buruan. Horren arrazoia hobeto ikus daitezela izan da, udako eguzki-izpiek koloreak ikustea zailtzen baitute.

Jarraian, argazki galeria bat uzten dizuegu, radar pedagogiko berriak erakusten dituena eta semaforoen egoera zaharberritze eta pintura lanaren aurretik eta ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz