Lau aste dibertigarri igeri egiten ikasi eta kirolaz gozatzeko

07.06.22
Kirolak

Ermuko Udaleko Kirol Alorrak igeriketa ikastaro trinkoak antolatu ditu uztailerako. Izen-emate epea zabalik egongo da ekainaren 22ra arte, eta zazpi maila edo modalitate ezberdin egongo dira aukeran, adinaren edo igeri egiteko abileziaren arabera.

Ikastaroen eskaintza honakoa da:

  • 0 maila – zapaburua: 2018an jaiotakoentzat. Ekainaren 28tik uztailaren 21era, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 10:45era eta 18:30etik 19:15era.
  • 1 maila – ahatea: 2017an edo aurreko urteetan jaiotakoentzat. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 11:45era eta 17:30etik 18:15era egunaren arabera.
  • 2 maila – dortoka: 2017an edo aurreko urteetan jaiotakoentzat. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 11:45era eta 17:30etik 18:15era egunaren arabera.
  • 3 maila – itsas-txakurra: 2017an edo aurreko urteetan jaiotakoentzat. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 10:45era eta 16:30etik 17:15era egunaren arabera.
  • 4 maila – izurdea: 2017an edo aurreko urteetan jaiotakoentzat. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 10:45era eta 16:30etik 17:15era egunaren arabera.
  • 5 maila – marrazoa: 2017an edo aurreko urteetan jaiotakoentzat. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 10:45era eta 16:30etik 17:15era egunaren arabera.
  • Kirol igeriketa: 2017an edo aurreko urteetan jaiotakoentzat. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 10:45era eta 16:30etik 17:15era egunaren arabera.

Izen-emateak Miguel Angel Blanco kiroldegiko eta Betiondo kirolguneko harreretan bete ahal izango dira, ohiko irekiera ordutegietan.

Ikastaroen tarifak honakoak dira:

  • 0 maila
    • Abonatuak: 44 euro
    • Ez abonatuak: 68,30 euro
  • Gainontzeko mailak
    • Abonatuak: 60,40 euro
    • Ez abonatuak: 109,50 euro

Jarduera banku-helbideratzearen bidez ordainduko da; beraz, ezinbestekoa da datu horiek inskripzio-orrian aurkeztea, baldin eta aurretik eman ez badira.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 17 90 90 telefono zenbakira edo idatzi mezua kirolak@udalermua.net helbide elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere