Izen-emateak zabalik 2022/2023ko haurren igeriketa eskolarako
Ermuko Udaleko Kirol Arloak haurren igeriketa eskolan lehen aldiz parte hartu nahi duten haur guztientzat aurre izen-emate epea zabaldu du. Horrela, irailean 0 mailan (2019an jaiotakoak) edo 1etik 7ra bitarteko mailetan (2018an edo lehenago jaiotakoak) hasi nahi duten pertsona guztiek formulario elektroniko bat bete beharko dute ekainaren 30a baino lehen.
Kiroldegiko harrera-langileen laguntzarekin bete ahal izango da inprimaki hau, instalazioetako ordutegiaren barruan.
Ezarritako epean aurre-inskripzioa betetzen ez dutenek irailaren 1era arte itxaron beharko dute, egun horretan zabalduko baitira berriro izen-emateak.
2022/2023 ikasturteari begira, Haurren Igeriketa Eskola irailaren 16an hasiko da. Egun eskolan izena emanda daudenek, irailean jarraitu nahi badute, ez dute aurrez izena emateko izapiderik egin behar, eta berritzea automatikoa izango da.
Ekainaren amaieran – uztailaren hasieran, uretako jardueren koordinatzaileak jakinarazpen bat bidaliko die posta elektronikoz, irailean hasteko esleitutako taldearen ordutegi, egun eta mailarekin eta ebaluazio-fitxarekin batera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Leire García Igeriketa Eskolako koordinatzailearekin, 943 17 90 90 telefonora deituz edo lgarcia@athlonsintagmia.com helbidera mezu bat idatziz.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere