Aparkatu bizikleta modu seguruan BiziPark Ermuan

21.06.22
Hirigintza

Instalazioak Baldespinako Markesaren aparkalekuan daude, eta 26 plaza daude erabilgarri, hilean 4 euroren truke

Bizkaiko lehenengo BiziPark-a prest dago jada Ermuan. Aldundiak lurralde osoko hainbat herritan bultzatu nahi duen aparkaleku seguruen sarearen proiektu pilotua abian da ekainetik.

Ermuko BiziPark Baldespinako Markesaren aparkaleku publikoaren barruan dago, EuskoTrenen geltokiaren ondoan eta autobus geltokietatik gertu. Guztira 26 bizikletentzako lekua dago, baita bateriak birkargatzeko aukera duten 8 segurtasun-armairu eta sistemaren funtzionamenduari buruzko informazio panelak ere. Gunea eguneko 24 ordutan bideoz zainduta dago, eta bizikletak konpontzeko ''bizipuntua'' ere badu, hainbat tresnarekin, aparkalekuaren kanpoaldean.

16 urtetik gorako edonork eska dezake plaza BiziParken, 26 hutsuneak bete arte. Erabilera-tarifak oso merkeak dira:

  • Hilabete bat: 4 euro
  • Hiruhilekoa: 10 euro
  • Lauhilekoa: 20 euro
  • Urtea: 40 euro

BiziParken plaza lortzen duten pertsonek QR kodea edo zenbakizko kodea izango dute instalazioetara eguneko 24 orduetan sartu ahal izateko. Aparkalekuen erabilera sustatzeko eta gunea trasteleku ez bihurtzeko, gutxienez 14 egunean behin sartu beharko da instalazioetara.

Eskatu ezazu BiziPark bonua HEMEN

Bizkaiko Aldundiko Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Sailak osorik finantzatu ditu egokitzapena eta ekipamendua. Sinatutako akordioaren baldintzen arabera, BiziPark-aren kudeaketa Udalaren kontura izango da. Hitzarmenaren iraupena 4 urterako ezartzen da, legeak jasotzen dituen luzapenak gehituta. Erabilera-baldintzen xehetasun guztiak BiziParken webgunean kontsulta ditzakezu.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko