Liburutegiak Lobianon zabaldu ditu bere zerbitzuak aldi baterako
Ermuko Udal liburutegiak bere zerbitzuak berrabiarazi ditu gaur goizean Lobiano Kultur Guneko beheko solairuan, erakusketa aretoetan.
Teresa Murga eraikinaren instalazioak husteko eta liburutegiko funtsak, altzariak eta materiala aldi baterako leku berri horretara eramateko bi aste behar izan dira, eta gaur, uztailak 21, 9:00etan, Udal liburutegia bere zerbitzuak eskaintzen hasi da Lobianon.
Gune honetan liburutegien arteko mailegu-zerbitzua eta helduentzako eta haurrentzako liburuak mailegatu eta itzultzeko zerbitzua eskaintzen dira. Aretoan eguneroko prentsa eta gai desberdinetako aldizkarien aukeraketa bat ere irakur daitezke. Era berean, interneterako konexioa duten ordenagailu eramangarriak mailegatu dira bertan erabiltzeko, eta erabiltzaileen kontsultei erantzuten hasi da berriro ere.
Liburutegiaren ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 9:00etatik 14:00etara, gaurtik abuztuaren 31ra arte.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki